Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena eta Lurralde Politika Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da.
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako
hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da,
eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du.
Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean
parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa
garatzea da haren xede nagusia.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Kaixo lagunak.
Berriro hemen gaude Agenda 21-ari hasiera emateko; gure planeta eta inguruarekiko ditugun jokabideak hausnartzen hasteko hemen ditugu bideo batzuk. Ea zer deritzozuen
Urtero gai desberdin bat lantzen dugu: Ura, Aldaketa klimatikoa, Mugikortasuna, Hiri jasangarria, Elikadura, Bioaniztasuna, Aniztasun kulturala eta aurtengo gaiaaaaa....
